Real Sociedad eta Añorga, sailkapenean gora

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 12a, 11:00
Iraia Iparragirre, UD Granadillaren aurkako partidan. Arg.: Real Sociedad

Garaipenaren bidera itzuli da Real Sociedad taldea Iberdrola Ligan. Igandean Natalia Arroyoren taldeak atzera pausoa txikia izan zuen UC Granadillaren aurkako partidan; 1- 2 galdu zuen Realak.

Logroñesen aurka arantza kendu ahal izan du asteazkenean talde txuri-urdinak. 

Atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi arren, bigarren zatian Franssiren bi golek garaipena eman zioten Realari.

Iraia Iparragirre herritarrak Granadillaren aurka hasieratik jokatu zuen eta Logroñon, 88. minutuan sartu zen zelaira.

Buelta eman
Igandean, Añorgan, partidari buelta ematea lortu zuen Javi Solchagaren taldeak. Oiartzun jarri zen aurretik eta gutxira Izaskun San Anizeto herritarrak partida berdindu zuen.

Bigarren zatian, Añorga KKE erasoan fin ibili zen eta hiru gol egin zituzten. Azken emaitza, 4 eta 1eko izan zen.