Mila-mila esker, Avenida taberna

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 11a, 15:23

Lasarte-Oriako Avenida tabernak maskarak oparitu dizkio TXINTXARRI aldizkariari

COVID-19ak eragindako egoera zail honetan, ezinbestekoa bihurtu da elkar zaintza, eta TXINTXARRI aldizkaria ezin-hobeto zaintzen du, besteak beste, Avenida taberna-jatetxeak. 

Astearte eguerdian, dei bat jaso genuen aldizkariko kideek Ttakun Kultur Elkarteko bulegoan. Yon Rodriguez zen, tabernako jabea. Txintxarriko kide bat bere lokalera gerturatuko ote zen galdetu eta hala egin zuen TXINTXARRI-k. Tabernara iritsi eta opari-poltsa bat eman zigun bulegora eraman eta aldizkariko lankideen artean banatzeko. Opari-poltsa ireki, eta zer topatuko!, maskara eder batzuk, eta gutun bat ere bai. "Avenidaren partetik garai zail hauetan elkarrekin egin dezagun aurrera" zioen mezuak. Eta noski, hala izango da, elkar zainduz eta babestuz egingo baitugu aurrera.

Mila-mila esker, Yon TXINTXARRIko lantalde osoaren partetik. Aurrera goaz, elkarrekin.