Kazerolada deitu dute, ostalaritza jasaten ari den egoera salatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 11a, 13:03

Ostalaritza jasaten ari den egoera salatzeko protesta ekitaldia deitu dute larunbat eguerdirako

Sos ostalaritza, atera kalera! lemapean, protesta ekitaldia deitu dute larunbaterako ostalariek. Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriek sektorearengan izaten ari diren ondorioak salatzeko kazeroladara deitu dute. Ordua eta lekua ere zehaztu dituzte; 12:30ean, zure tabernako atean.