Axier Arteagak promozio mailako buruz buruko lehen partida jokatuko du ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 11a, 13:00
Promozio txapelketa jokatuko duten pilotariak aurkezpenean. Arg.: Baiko pilota.

Promozio mailako buruz buruko txapelketa aurkeztu da, gaur. Erasun, Urretabizkaia II.a, Aranguren, Elordi, Zabala, Egiguren V.a, Salaberria eta Axier Arteaga, Arteaga II.a lehiatuko dira azaroaren 28ko finalera iritsi eta txapela eskuratzeko. Herritarrak

Promozio txapelketako buruz burukoaren lehen hitzordua ostiralean izango da Irungo Uranzu pilotalekuan. Bertan bi final laurden jokatuko dira eta Axier Arteaga herritarrak finlaerdietarako txartela izango du jokoan.

Lehenik Arteaga II.a herritarrak Zabala izango du aurrez aurre. Irabazleak, ez du asko itxaron beharko finalaurreko arerioa nor den jakiteko, jaialdi berean erabakiko baita. Salaberria eta Erasunen arteko norgehiagokatik aterako da.

Berrikuntzak

Buruz buruko txapelketaren antzera, berrikuntzak izango ditu txapelketak.

Pasako marra sei eta erdiko koadroan jarriko da. Parte hartzaileek botileroak izango dituzte txapelketako partidetan beste enpresako pilotarien aurka jokatzen dutenean eta botilero moduan, enpresako teknikariek bakarrik lagundu ahal izango dute. Gainera, ez da partidarik atzeratuko.