Esteka honetan aukera ditzakezue zuen iritziz onenak diren hiru argazkiak
Koronabirusaren hedapena gutxitzen saiatzeko indarrean dauden neurriak tarteko, herritarrek beste era batera ospatu dute aurtengo Gau Beltza. Mugikortasuna murriztuta dago, baina irudimena ez: argazki eder askoak bidali dituzte erredakziora. Horiek denak bildu, eta lehiaketa jarri dugu martxan. Irudi onenak aukeratzeko epea bihar amaituko da, azaroak 11, egun hori barne. Animatu eta parte hartu!