Kirol instalazioak, neurri berrietara moldatzen

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 9a, 15:00

Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako dekretuaren eraginez, Lasarte-Oriako Udal Kirol Instalazioetan neurri berriak aplikatuko dira

COVID-19aren aurka hartu diren neurri berrien arabera, Lasarte-Oriako Udal Kirol Instalazioetan  moldaketa batzuk egongo direla jakitera eman du Kirol Zerbitzuak.

Instalakuntza guztiak 21:00etan itxiko dira eta igerilekuaren kasuan, murrizketa konpentsatzeko, goizeko ordutegia 13:00ak arte luzatuko da.

Ordutegi murrizketak ikastaro batzuetan eragingo du. Kirol zerbitzuak kasuan-kasuko trataera izango dutela jakitera eman du eta ahal den neurrian hauekin jarraitu ahal izateko beharrezko modifikazioak egingo dira. Talde bakoitzarekiko hartutako erabakia zuzenean komunikatuko zaie partaideei.

Era berean, neurri berriek zehazten duten moduan, aldagela eta dutxak ezingo dira erabili. Salbuespen bakarra igerilekuen aldagelaeta igerilekuan sartu aurretiko dutxa izango da.

Horrez gain, kirol instalazioetan eta kirol jarduera egin bitartean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da, igerileku barnean izan ezik.