COVID-19

528 positibo larunbatean Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 8a, 12:33

Osasun sailak argitaratutako albistearen arabera, larunbatean, 12.024 test diagnostiko egin zituzten, PCR eta antigeno probak batuta. Horietatik 1.245 positiboak izan ziren; hortaz, positibo tasa % 10,35 da. Lurraldeka, Gipuzkoan 528 kutsatze berri atzeman zituzten; 603, Bizkaian; 106, Araban; eta zortzi erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira. Koronabirusak eragindako 74 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 122 gaixo daude ZIUetan. Biharko txostenean agertuko dira asteburuko datuak aletuta.