'Kaskarot', dantzarik gabeko distopia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 8a, 11:10

Atx Teatroak Kaskarot haur antzerkiaren emanaldia egin zuen atzo arratsaldean kultur etxean. Han bildutako familiek gizarte distopiko batean bizi den Anerren istoria ezagutu zuten. Dantzazale amorratua, dantza egitea debekatuta dagoen leku batean bizi da; baina ez dio gustuko duen horri uko egin nahi. Horregatik, agintean den ispiluak zigortu egingo du. Anerren alter egoa den Kaskarotek egoera aldatzen lagunduko dio, bere adierazpen askatasuna arauei lehenesteko.