Ordu aldaketak azaroko kultur agendan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko azaroaren 7a

Datozen asteetan kultur etxean egingo diren zenbait emanaldiren ordutegia aldatu behar izan dute gaur bertan indarrean sartuko den urriaren 26ko errege dekretuaren moldaketara egokitzeko. Horren arabera, kultur ikuskizunek 21:00etarako amaitu behar dute.

 Eragindako jardueren ordutegi berria honakoa da:

  • Hilak 11, 18:00. Ernani opera digitala.
  • Hilak 14, 19:00. Losser antzezlana, Txalo produkzioak.
  • Hilak 19, 19:00. Zinegoak jaialdiko lanen proiekzioa.
  • Hilak 20, 19:00. Ane, bideo foruma.
  • Hilak 27, 19:00. Mi 3º Acto antzezlana, Eguzki zubia.
  • Hilak 29, 19:00. Emazte, Ane Etchegoyen abeslariaren kontzertua Le nouvelles voix basques abesbatzak lagunduta.