Astebete, udazkeneko denboraldiari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 6a, 14:15
Udako denboraldiko irudia.

Dena ondo bidean, azaroaren 13an, Donostiako Hipodromoko udazkeneko denboraldiaren lehen hitzordua izango da

Dos Hermanaseko Hipodromoaren denboraldia bertan behera geratu ostean, ez ohiko lau jardunaldiko denboraldia biziko du Hipodromoak. Ez zen horrelakorik gertatzen 2005 urtetik. Orduan udaberrian izan zen denboraldia.

Antolatzaileek hainbat xehetasun orokor jakitera eman dituzte. Guztira hogei lasterketa lehiatuko dira, horien artean, hiru handicap edo bi urteko zaldientzako bereziki antolatutako hiru lasterketa, baita hiru urteko maidenetzako beste bi ere. Lasterketa guztiak, gainera, belarreko pistan egingo dira. 

Sariei dagokienez, guztira 135.150 euro banatuko dituzte eta lasterketa bakoitzeko irabazleak 3.500 eta 5.500 euro arteko saria eskuratu dezake. Ordutegiaren berri ere eman dute, azaroaren 13an, 20an eta 27an 14:45ean hasiko dira lasterketak; abenduaren 8an, berriz, 11:45ean.

Oraindik zehazteke zegoen zenbat ikusle egon ahalko diren harmailetan. Izan ere, lehengo asteko COVID-19aren aurkako neurriek ikusle kopurua murrizten baitzuten. Atzo lehendakariak aurreratutako neurri berriek, ordea, ez dute aukera hori ematen. Ezin da kirol jarduerak ikustea joan.

Madrilen garaipena

Bestalde, Raul Ramos jockeyak Zarzuelako Hipodromoko 79. urteurreneko Sari Nagusia marra gainean eskuratu zuen, azaroaren 1ean, Guillermo Arizkorreta prestatzailearen My Flinders behorra gidatuta. 

Lasarte-Oriako jockeyak bere 20 urteko ibilbidean lortzen duen lehen sari handia da.