North Team taldeko Joaquin Sol, bigarren Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 6a, 09:15
Joaquin Sol, ezkerretik hasita lehena, zilarrezko dominarekin. Arg.: Alberto Gonzalez.

North Team taldeko Joaquin Solek Fisiokulturismoko Espainiako Txapelketan parte hartu berri du, Marbellan (Andaluzia). Neurri handiko Men's phisique mailan parte hartu zuen Alberto Gonzalez herritarrak entrenatutako asturiarrak eta zilarrezko domina eskuratu zuen. Asteburu honetan, Santa Susannan (Katalunia) ospatzen den Munduko txapelketan izango da lehian.