BEHEMENDI

Baserriko produktuen azoka, bertan behera

Txintxarri Aldizkaria 2020ko azaroaren 3a

Herritar batzuk, iazko azokan barazkiak erosten.

Lasarte-Oriako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, alarma egoera eta pandemiak eragindako egoera tarteko bertan behera utziko du Behemendi Landa Garapenerako elkarteak Baserriko Produktuen VIII. azoka. Azaroaren 14rako programatuta zegoen, larunbata.

Herritarrek, beraz, ezin izango dute baserrietako onena erosi datorren asteko larunbatean Okendo plazan.