Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztiek jarraitzen dute gune gorrian. Astelehenean kasu gehiago detektatu dituzte sei herri horietan: Andoainen lau; Astigarragan sei; Hernanin 29; Lasarte-Orian hemezortzi; Urnietan bost eta Usurbilen hiru.
EAEn 1.120 positibo zenbatu zituen Osakidetzak atzo –Gipuzkoan 490–. Horietatik 936 PCR proben bitartez atzeman dituzte, eta antigenoen test azkarren bidez beste 184. 10.921 PCR egin zituzten eta 965 antigeno; batak zein besteak aintzat hartuta, ehunetik bederatzi pasatxo izan ziren positiboak –%9,4–.
Osakidetzaren ospitaleetan 460 pertsona ingresatuta daude, horietatik 106 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,08koa da EAEn eta bi ehuneko baxuagoa Gipuzkoan.