Okendo zinema taldearen eskutik, Las niñas filma ikusi ahalko da. Sarrera, 5, 50 euro.
Gidoilari bezala lan egin eta hainbat dokumental eta film labur grabatu ostean, Pilar Palomero zuzendariak Las niñas, bere lehen film luzea aurkeztu zuen Berlingo Zinema-jaialdiaren Generation Kplus sailean aurkeztu zen. Film Onenaren Urrezko Biznaga eskuratu zuen Malagako Zinema-jaialdian, baita argazki onenaren saria eta Feroz saria ere. Donostiako Zinemaldian Made in Spain sailan ikusi ahal izan zen filma.
1992. urtean, Expoaren eta Joko Olinpikoen Espainian dago girotua filma eta iragana eta etorkizunaren artean bizi den gizartea erakusten du.
Celia 11 urteko neskatoa Zaragozako moja-eskola batean ikasten ari da. Bere amarekin bizi da. Alargun geratu ostean, biak aurrera ateratzeko lan egin behar du eta ez dago ia etxean. Brisa ikaskide berria da, Bartzelonatik etorria, eta Celia bizitzako etapa berri baterantz bultzatuko du: nerabezarorantz. Bidaia horretan, Celiak bizitza egia eta gezurrez osatuta dagoela ohartuko da.