2020/11/29 19:00etan

Musika

'Emazte' - Anne Etchegoyen

'Emazte' - Anne Etchegoyen
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Martxoan 29an, VIII. Musika asteari amaiera eman behar zion Anne Etchegoyen kontzertuak. COVID-19aren pandemia dela-eta zazpi hilabetez atzeratu da ekitaldia. Azaroaren 29an, Emazte proiektuko doinuak eskainiko ditu Donapauleko abeslariak. Euskal kantu tradizionalak eta sorkuntza propioak eskainiko ditu Les Voix Basque abesbatzak lagunduta. Sarrera, 12 euro.