Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko lanak lehenengoz ikusi ahalko dira Lasarte-Orian:
Film guztiak jatorrizko hizkuntzan eskainiko dira euskarazko eta gaztelaniazko azpidatzizkiekin.
Doakoa da.
Martxoan Emakumeen Nazioarteko eguneko egitarauaren barruan eskaini behar zen proiekzioa. Orain, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguneko egitaraua osatzen duen ekimenetako bat da.