Ipuinaren orduaren denboraldiko lehen saioa egingo da. Kontu Kantoiko lagunek 7 eta 9 urte bitarteko haurrak kontakizunen munduan barrena eramango dituzte. Edukiera mugatua izango da, 12 haur. Gonbidapenak Manuel Lekuona kultur etxeko liburutegian jasoko dira.