Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo bildutako datu epidemiologikoen berri eman du eguerdian. Larunbatean, 12.061 proba diagnostiko egin zituzten erkidegoan, PCRak eta antigenoenak batuta. Haietako 1.151 positiboak izan ziren, alegia, positibo tasa % 9,54 da.
Atzemandako kasuak lurraldeka honela banatzen dira: 587, Gipuzkoan; 451, Bizkaian; 97 Araban; eta gainerako hamaseiak erkidegokotik kanpo bizi diren herritarrak dira.
Ospitaleen egoerari dagokienez, COVID-19ak eragindako 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 97 gaixo daude ZIUn, bezperan baino bost gehiago.
Herriz herri eta atalka xehatutako datuen berri asteleheneko txosten epidemiologian emango dute.