Zarauzko taldeak Uribealdea garaituz hasi du denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 29a, 12:30
Zarautz Rugby taldea lehian, artxiboko irudi batean.

Ohorezko B mailako denboraldiari hasiera eman dio Uribealdearen aurka. Zarauzko taldeak garaipena erdietsi zuen, 17-23. Zarauztarrek ongi eta bizi jokatu zuten eta gogor aritu ziren defentsan. Horrek lehen puntuak eskuratzea ahalbidetu zien.

Jokin Beloki herritarrak 18 urterekin debuta egin zuen maila honetako norgehiagoka batean. Beñat Arroyo herritarra ere Zarauzko taldeko deialdiaren parte izan zen, baina ez zen zelaira atera. 

Bestalde, Jon Ander Puertas herritarrak Madrilgo Pozuelo Rugby Union taldearekin bere bigarren denboraldiari hasiera eman zion. Pozuelo Ohorezko B mailako C taldean dago lehian eta Espainia erdialdeko eta hegoaldeko taldeen aurka jokatzen da. Lehen jardunaldian Malaga Rugby Club izan zuen aurrez aurre eta 27 tantona berdindu zuten norgehiagoka.