EUSKARALDIA 2020

Lehen izen-emateak IGUNE ibiltarian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urriaren 29a

Euskaraldian izena emateko aukera guztiak eskura dauzkate herritarrek. Joan daitezke herriko zenbait tokitan topatuko duten IGUNE ibiltarira, 'ahobizi' edo 'belarriprest' izango diren aukeratu, eta hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketarako prestatzen hasi. Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta abenduaren 4an bukatu.

Izena eman eta gero, argazki eder bat atera dezakezue photocall-ean! Animatu gero sare sozialetan partekatzera!

Erlazionatuak