Pilotariak akordio batera iritsi dira

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 28a, 10:30

Greban zeuden Baiko Kirola enpresako pilotariek EPEL eta Baiko eta ASPE enpresekin akordio batera iritsi dira. EPELek egindako proposamenak langile kolektiboaren hasierako aldarrikapen nagusiak jasotzen dituenez, urriaren 9an hasi zuten greba bertan behera utziko da. ASPE enpresako pilotariak ere akordioaren parte izan dira 

Pilotariak EPEL eta pilota enpresekin adostutako akordioak sektore guztian izango du eragina eta, beraz, Ligaren parte diren bi enpresetan izango da aplikagarria.

EPELek egindako proposamenak pilotarien eskaera nagusiak jasotzen ditu. Besteak beste, Josu Eskiroz, Jon Mariezkurrena, Unai Laso eta Víctor Esteban-en kontratuak berriztatzeko proposamena; urteroko gutxieneko soldata 25.000 eurotan finkatzea, betiere jaialdiak antolatzen diren hiru autonomi erkidegoetan aforoak gutxienez %80ra igotzen direnean berriz ere; partida estelarretako plusa; soldata baxuenak dituzten pelotariei esklusibitate klausulak malgutzea edo EAEtik eta Nafarroatik kanpora egindako joan-etorriengatiko dietak ordaintzea.
 
Enpresek era EPELek ere hainbat konpromiso hartu beharko dituzte. Esate baterako, enpresek adostutako barne-araubidea ezarri beharko dute eta entrenamenduei buruzko arauak aldatzea onartuko dute. Horri esker, pilotariek pilotariek aukeratu ahal izango dute enpresak zuzendutako entrenamenduetara joan edo euren kontura entrenatu. EPELek, berriz, botilleroei, informazio eskubideari, lan-egutegiari, leihaketa egutegiari, etab. dagokien neurriak hartuko ditu.
 
Orain, bi enpresetako pilotarien % 90ek gutxienez sinatu behar dute baliozkoa izateko.