URRIAREN 31RA ARTE

HAPO planari alegazioak jartzeko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 28a, 10:15

Hiri Antolamendu Plan Orokorra idazteko prozesuan murgilduta dago Lasarte-Oriako Udala. Herritarrek alegazioak aurkez ditzakete aste honetako larunbatera arte, urriak 31, telematikoki edo presentzialki. Aurrerapen-dokumentua ostiralera arte kontsultatu ahalko dute udalaren web-orrialdean.

Alegazioak Udal Erregistroan aurkez daitezke presentzialki, edo telematikoki bestela. Bietako edozein era aukeratuta ere, dokumentu hau bete behar da.

Aurrerapen-dokumentua