Okendo Zinema Taldeak 21:00etara aurreratu du ostiraleko emanaldia

'Akelarre' filmeko fotograma bat.

Pablo Aguerok zuzendutako 'Akelarre' filma proiektatuko du OZTk ostiral honetan, urriak 29, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Etxeratzeko agindua 23:00etan hasten denez, taldeak emanaldia aurreratzea erabaki du; 21:00etan hasiko da.

Sarrerak eros daitezke kultur etxeko leihatilan edo Internet bidez, 5,50 euroan.