"Ipuinaren ordua" saioa eskainiko du Kontu Kantoik datorren asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 26a, 15:18

Edukiera mugatua izango du ekitaldiak, eta gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa da.  Ipuinak eta marrazkiak tartekatuko dituzte saioan

Ipuinak eta marrazkiak tartekatuko dituzte Kontukantoieki lagunek datorren asteazkenean, kultur etxean egingo duten saioan. Horrela egin ohi dute beti; bi pertsonek osatzen dute Kontukantoi eta batek ipuinak kontatzen dituen bitartean, besteak marrazkiak egiten ditu koaderno handi batean.

Ikusentzuleek saioarekin gozatzea du helburu nagusia Kontukantoik, baina, horrekin batera, baita ere genero berdintasuna lantzea eta estereotipoak zalantzan jartzea ere.

Ordubete inguru irauten du saioak, eta istorio desberdinak kontatuko dituzte. Horietan, hizkuntza eta mezua zaintzen dira, sexu, arraza edo kondizio sozialak bultzaturiko bazterkeria ager ez dadin. Gaur egungo arazo den "emakumeen ikusezintasunari" aurre hartu nahi dio Kontukantoiren lanak ere. 

Edukiera 7 eta 9 urte bitarteko hamabi umeentzako izango da, eta gonbidapenak beharrezkoak dira. Kultur etxean jaso daitezke.