Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako prentsa oharraren arabera, 1.012 kutsatu berri atzeman zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira 11.088 proba diagnostiko gauzatu zituzten, PCRak nahiz antigenoenak batuta. Hori horrela, positibo tasa % 9,13 da; bezperan baino hamarren batzuk txikiagoa (% 9,39). Lurraldeka, beste behin, Gipuzkoan atzeman dituzten kutsatu berri gehien, 459; jarraian, Bizkaian, 443; Araban, aldiz, 99 izan dira eta gainerako 11 kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. Larunbatean COVID-19ak eragindako 36 lagun ospitaleratu zituzten eta 74 gaixo daude ZIUn. Herriz herri eta atalka xehatutako datuak biharko txostenea ezagutaraziko dituzten osasun arloko arduradunek. Horren aurretik, gaur bertan, Espainiako gobernuak Iñigo Urkullu lehendakariak eta beste erkidego batzuetako presindenteek eskatutako alarma egoera ezartzea onartu du. Hala, neurri murriztaileagoak hartzeko aukera izango dute, artean, etxeratzeko agindua.