Neguko ordu aldaketa: goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 30a, 20:00

Neguko ordutegira aldaketa egingo dugu gaur gauean. Igande goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira, alegia, ordubete atzeratu beharko ditugu erlojuen orrotzak. Aldaketa honen ondorioz, goizago argituko eta ilunduko du. Abendua arte egunak mozten joango dira, eguzki argi orduak murriztuz joango baitira.