Flamenko doinuek bete dute kultur etxea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 23a, 22:13

FARAE jardunaldien barruan, Flamenco Abierto taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute lasarteoriatarrek iluntzean.

Semblante Andaluzek duela bi aste ospatu behar zuen XVIII. Aste Kulturala, baina aurtengo ekitaldi asko bezala, pandemia dela-eta bertan behera uztea erabaki zuten. Hutsune hori beteko ez badu ere, ostiral arratsaldean flamenkoaz gozatzeko aukera izan dute Manuel Lekuona kultur etxera bertaratutakoek. 

Malagako Axarquiak pisu handia izan du beti flamenkoaren munduan. Hura aldarrikatu eta are gehiago indartu nahi du Flamenco Abierto egitasmoak. FARAE jardunaldien barruan egin duten saioan, kultura zein nortasun horren zatitxo bat ekarri dute Laura Guerrak zein Christian Martinek dantzan eta Fabiola Santiagok nahiz Eduardo Agudok kantuan, Ruben Portilloren gitarrak lagunduta. 

Euskal Herriko andaluziar etxeen elkarte FARAE García Lorcarekin batera antolatutako emanaldiak zaleak asebete ditu, entzundako txalo, "ole" eta bestelakoen arabera.

 

Erlazionatuak

Flamenco abierto taldearen ikuskizuna

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 23 Kultura