COVID-19

Zazpi kasu berri detektatu dituzte Lasarte-Orian asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 22a, 14:48

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 21eko datu epidemiologikoak eskaini ditu. Horien arabera, Lasarte-Orian zazpi positibo detektatu dituzte; hilabetea hasi zenetik 121 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak gurean.

Beterri-Buruntzako udalerri guztietan atzeman dituzte kutsatze berriak urriaren 21ean: hamabost Urnietan, hamar Andoainen, bederatzi Hernanin, zortzi Astigarragan, zazpi Lasarte-Orian eta hiru Usurbilen. Guztira, 52.

EAEko hiru lurralde historikoetan 1.033 kasu atzeman dituzte asteazkenean, horietatik 503 Gipuzkoan. Egin dituzten 13.470 PCR probetatik %7,7 positiboak izan dira. 

339 pertsona ospitaleratuta daude gaur gaurkoz plantan, koronabirusa dela eta. Horietatik 62 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan ingresatuta daude.