COVID-19

Hamasei kasu Lasarte-Orian azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 21a, 14:24

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 20ko datu epidemiologikoen berri eman du. Lasarte-Orian hamasei positibo erregistratu dituzte asteartean. Hilabetea hasi zenetik 114 kasu zenbatu dituzte gurean.

SARS-CoV-2 birusa inzidentzia dezente edukitzen ari da Lasarte-Orian urrian ere. Pandemia hasi zenetik bigarren hilabete aktiboena izaten ari da: 114 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak hilabetea hasi zenetik, abuztu osoan baino bat gehiago. Ikusteke dago kutsatzeak iraileko kopuruetara iritsiko diren ala ez, baina azken egunetako bilakaera ikusita, baliteke gainditzea ere –irailean 143 kutsatze atzeman zituzten gurean–. 

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztietan atzeman dituzte kasuak urriaren 20an: Hernanin hamazazpi, Lasarte-Orian hamasei, Urnietan hamabi, Andoainen eta Astigarragan bosna eta Usurbilen lau.

Erkidegoko datuak

EAEko hiru lurralde historikoetan 819 kutsatze atzeman dituzte urriaren 20an, horietatik 377 Gipuzkoan. Egin dituzten 10.817 PCR probetatik %7,6 positiboak izan dira. 

Koronabirusak jota Osakidetzako zentroetan ingresatuta dauden pazienteen kopurua gora doa. 328 pertsona ingresatuta daude gaur gaurkoz, horietatik 59 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,24koa izan da asteazkenean. Indizearen balioa 1 baino handiagoa denez, SARS-CoV-2 birusa hedatze fasean dagoela esan nahi du.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak 03: Sindemia

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 20 Gizartea

Bideo-pilulak 02: txertoaren itxaropena

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020 urr 13 Gizartea

Bideo-pilulak 01: COVID-19 iraunkorra

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 06 Gizartea