COVID-19

Lau positibo detektatu dituzte Lasarte-Orian astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 20a, 13:54

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 19ko datu epidemiologikoak eman ditu. Horien arabera, lau kutsatze berri atzeman dituzte Lasarte-Orian astelehenean; urria hasi zenetik 98 kasu zenbatu dituzte gurean.

Beterri-Buruntza eskualdeko gainontzeko udalerri guztietan atzeman dituzte positiboak, Usurbilen izan ezik:

  • Andoainen, hiru kasu (azken hamalau egunetako tasa 100.000 biztanleko: 485,69)
  • Astigarragan, lau kasu (711,97)
  • Hernanin, zazpi kasu (519,66)
  • Lasarte-Orian, lau kasu (377,16)
  • Urnietan, hamalau (953,15)
  • Usurbil (237,42)

EAEko hiru erkidegoetan 625 kasu atzeman dituzte urriaren 19an, horietatik 304 Gipuzkoan. Lurralde historiko horretan 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu dute astelehenean (506,14). 8.953 PCR proba egin dituzte; ehunetik zazpi positiboak izan dira.