COVID-19

Hamalau kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 19a, 16:07

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, azken hiru egunetan zortzi, bi eta lau kasu detektatu dituzte Lasarte-Orian, hurrenez hurren. Hilabetea hasi zenetik 94 zenbatu dituzte gurean, eguneko 5,2, batez beste.

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerrietan 110 positibo detektatu dituzte asteburuan zehar. Herriz herriko datuak grafika honetan jaso ditugu:

EAEko hiru erkidegoetan 657 kutsatzeren berri eman dute igandean; horietatik 275 Gipuzkoan atzeman dituzte. Osakidetzako langileek egin dituzten 7.838 PCR probetatik %8,4 izan dira positiboak 

300 pertsona daude ospitaleetan ingresatuta koronabirusa dela eta; horietatik 55, ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,26koa izan da urriaren 18an. Horrek esan nahi du hedatze fasean dagoela SARS-CoV-2 birusa.