COVID-19

Egoerak hobera egin badu ere, Gipuzkoak du positibo berri gehien

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 18a, 15:41

Bezperan baino ia ehun kutsatze gutxiago atzeman dituzte erkidegoan. Larunbatean erregistratutako 743etatik 336 Gipuzkoan izan dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren hedatzeari buruzko datuak eguneratu ditu. Horren arabera, larunbatean 12.122 proba egin zituzten, bezperan baino 1.255 gehiago. Sailburuak atzo ezagutarazi zuenez, aurrerantzean kopuru berean bilduko dituzte PCR nahiz antigeno probak eta batuta emango dituzte ere hauen emaitzak. Hala, modu batera edo bestera, 743 baieztapen egin zituzten atzo, ostiralean baino 98 gutxiago. Positibo tasak, beraz, behera egin du % 7,7tik % 6,1era. 

Lurraldeka banatuta, kutsatze berri gehien Gipuzkoan atzeman dituzte, zehazki, 336. Bizkaian, berriz, 305; Araban, 99; eta hiru erkidegotik kanpo bizi diren herritarrak dira.

Kutsatutakoen egoerari dagokionez, 36 pertsona ospitaleratu dituzte azken 24 orduetan eta 56 gaixo daude ZIUn. 

Larunbateko txostena

Ondo bidean, datozen egunetan indarrean sartuko diren murrizketen berri emateaz gain, atzo, atalka aletutako datuak biltzen dituen txostena ere argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak. Ezohikoa izan zen, azken asteetan astegunetara mugatu baitituzte; eta gaur zenbateko osoak besterik ez dituzte ezagutarazi. Beraz, larunbateko datuak bihar argitaratuko dituzte xehatuta.

Ostiralekoei erreparatuta, Lasarte-Orian zortzi kutsatze berri zenbatu  zituzten eta honakoa da Beterri-Buruntza eskualdeko egoera:

  • Astigarraga: bat 
  • Andoain: hamaika
  • Hernani: hamalau
  • Lasarte-Oria: zortzi
  • Urnieta: bost
  • Usurbil: lau

Azken 14 egunetako tasa 100.000 biztanleko. 

  • Astigarraga: 598,71
  • Andoain: 414,85
  • Hernani: 419,73
  • Lasarte-Oria: 430,28
  • Urnieta: 630,05
  • Usurbil: 253,24