Haur katekesiari ekingo diote datozen egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 18a, 11:00

Ikasturte berria hasi aurretik, gurasoekin eta haurrekin bilerak egingo dituzte Arantzazuko Ama eta San Pedro parrokietan. 

Haur katekesiaren ikasturte berria datozen egunetan hasiko dute herriko parrokietan. Horren aurretik, haur nahiz gurasoekin bilerak egingo dituzte. Maila eta parrokiaren arabera honela antolatu dituzte:

San Pedro:

  • Hilaren 24an, larunbata:
    • Lehen mailako haurrak, 10:30ean.
    • Bigarren mailako haurrak, 12:00etan.
  • Hilaren 31n, larunbata:
    • Hirugarren mailako haurrak A-G abizenak dutenak, 10:30ean.
    • Hirugarren mailako haurrak, H-Z abizena dutenak, 12:00etan.

Arantzazuko Ama:

  • Bihar, hilak 19, astelehena. Hirugarren mailako haurrak. 
  • Etzi, hilak 20, asteartea. Lehenengo mailako haurrak. 
  • Hilak 21, asteazkena. Bigarren mailako haurrak.

COVID-19ari lotutako babes neurriak kontuan hartu behar dira.