Ferrovial Servicios enpresako langileek lanuztea egin dute

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 17a, 09:54
Irudiak: LAB Michelin

Enpresak jarrera aldatuko ez balu, datorren astetik aurrera mobilizazioak "areagotuko eta gogortuko" dituzte.

Ferrovial Servicios enpresako langileek bi orduko lanuztea  eta elkararretaratzea egin zuten atzo eguerdian Michelinen. Lantaldea enpresa ituna negoziatzen ari da eta enpresaren itxikeriaren aurrean egin zuten protesta. Ez da lehena, asteazkenean ere beste lanuzte bat egin baitzuten. 

Azpikontratan 32 lagunek lan egiten dute, eta bertako ordezkaritza duen LABen arabera, "bere lanaren % 100 Michelinentzat egiten dute, Michelingo langileek baino baldintza okerragoan". Enpresak bere jarrera aldatuko ez balu, datorren astetik aurrera mobilizazioak "areagotuko eta gogortuko" dituztela ohartarazi dute langileen ordezkariek.