Zazpi kutsatu gehiago daude Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 16a, 12:40

Osteguneko datuak biltzen dituen txosten epidemiologikoa argitaratu dute eguerdian Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak. Gipuzkoan erregistratutako positibo kopurua pandemia hasieratik egun bakarrean izandako altuena da: 370.

Urriaren lehen erdia joan da eta koronabirusa indarra hartzen ari da Gipuzkoan. Hainbat herritan PCR probak orokortu dituzte, baina horrek zenbatekoetan izan dezakeen eraginaz gain, birusa hedatzen ari dela dirudi. Egun gutxitan bikoiztu egin da eguneko positibo kopurua eta atzokoa pandemiaren hasieratik egun bakarrean jasotako altuena da. Zazpi kasu berri baieztatu zituzten atzo herrian; 80 hilabeteko lehen 15 egunetan. Ez dira gutxi, baina iraila erdialderako pilatuta zeudenak baino gutxiago badira. 

Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten eskualdeetan ere albiste onik ez dute. Bereziki kezkagarrria da Astigarragan eta Hernanin atzemandako kopurua. 

  • Andoain: 6
  • Astigarraga: 10
  • Hernani: 19
  • Lasarte-Oria: 7
  • Urnieta: 8
  • Usurbil:10 1

Ostegunean 11.263 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietako % 7,3 positiboak izan ziren. Hau da, 828 kutsatze berri erregistratu zituzten, pandemia hasi zenetik bildutako bigarren datu txarrena. Gipuzkoako 370 kasuez gain, Bizkaian 329 hauteman zituzten atzo; Araban, 116; eta gainerako zortziak EAEtik kanpo bizi diren herritarrak dira. R0a 1,24 da.

COVID-19ak eragindako 40 lagun ospitaleratu zituzten atzo. Orotara, 264 dira EAEko ospitaleetan dauden gaixoak, horietako 50 ZIUn.