COVID-19

Hamabi kasu berri Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 15a, 14:07

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 15eko datu epidemiologikoak eskaini ditu. Horien arabera, Lasarte-Orian hamabi kutsatze berri detektatu dituzte asteazkenean. Hilabetea hasi zenetik 73 kasu atzeman dituzte gurean.

Beterri-Buruntza eskualdeko gainontzeko udalerrietan ere detektatu zituzten positiboak atzo: Andoainen 11, Hernanin zazpi, Urnietan lau, Astigarragan hiru eta Usurbilen bat. 

EAEko datuen berri ere eman du Osasun Sailak. 679 kasu atzeman dituzte hiru lurralde historikoetan; gehienak, Gipuzkoan, 303. Osakidetzako langileek egin dituzten PCR proba guztietatik –10.890–positiboak izan dira %6,2. 

Ospitaleetan 273 pertsona ingresatuta daude koronabirusa dela eta; horietatik 51, ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,17koa da erkidegoan, eta 1,23koa Gipuzkoan. Indizea 1etik gorakoa denez, SARS-CoV-2 birusa hedatze fasean dagoela esan nahi du.