Kadeteen Errendimendu taldea, mailari neurria hartu nahian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 15a, 15:00
Eskoriatzaren aurka jokatu zuen Kadete Errendimendu taldeak. Arg.: Txema Valles.

Ostadar Saskibaloi saileko Kadete Errendimendu taldeak denboraldiko bigarren partida jokatu zuen Maialen Chourraut kiroldegian.  Eskoriatza izan zuen aurrez aurre eta 34-67 galdu zuen

Jonatan Reino kadeteen entrenatzailek azaldu duenez, "gure mailako taldea zen, taula erdikoa, baina oraindik prest ez gaudela ikusi da".

Izan ere, talde berria baita Kadete Errendimendukoa. "Talde gaztea dut eta gehienek lehen urtea dute maila honetan. Beraz, aurtengo helburua jokalariak prestatzea da. Hala ere, etorkizun handia izan dezaketen jokalariak daude eta aurten ezustekoren bat eman ahal digute". 

Lehen laurdenean Ostadarrek hartu zuen aurre erreboteei esker, 10-5. Baina taldearen defentsako hiru akatsek Eskoriatza markagailuan gerturatzea ekarri zuen 10-11. Indarrak berdinduta jarraitu zuten partida eta 16-19 amaitu zuten laurdena.

Bigarren laurdenean, Eskoriatzak defentsa aldatu eta nagusi izan zen. Urdin-beltzak errebotean nagusitzen saiatu ziren, baina akatsek eta urduritasunak Eskoriatzak tartea irekitzea ekarri zuen. 4-20 izan zen partziala.

Aurreko laurdeneko martxak jarraituko zuela zirudien arren,  hutsarte baten ostean, Ostadarreko kadeteak osatu eta intentsitatez jokatu zuten tartea txikituz. 

Azken laurdenean, guztia erabakia zegoenez, jokatu ohi ez duten jokalariei minutuak emateko eta gauza berriak probatzeko baliatu zuten taldeek.

Jonatan Reinok adierazi duenez, " emaitzak berdin dio, entrenamenduetan lantzen ditugun gauzek hobera egiten badute. Talde honek hobetzeko marjina du eta ziur gaude, bigarren itzulian, gehiago borrokatu ahalko garela". 

Jardunaldia jokatu zuen beste taldea, senior taldeak izan zen. Garaipenaren bidetik jarraitzen du Ander Otaegiren taldeak. Lehengo astean TAKE garaitu ostean, oraingoan 53-57 irabazi zion Goierri AYMA taldeari.

Bi talde gehiago lehian 

Asteburu honetan, Ostadar SKTko bi talde gehiagok emango diote hasiera denboraldiari.

Senior III. mailako taldeak etxean jokatuko du lehen jardunaldiko partida AZ Casa de La Riojaren aurka. Junior Emakumezko partaidetza taldeak ere lehen norgehiagoka izan beharko zuen, baina atsedena du.