156.017,10 euro herriko ikastetxeak berriz margotzeko

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 15a, 13:58
Garaikoetxea-Landaberri eraikina.

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Indenort PV SLU enpresa arduratuko dela Landaberri, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeen eraikinak berriro margotzeaz.

Aurrekontuak hauek dira, hurrenez hurren:

  • Landaberri margotzeko, 46.265,02 euro.
  • Garaikoetxea-Landaberri margotzeko, 56.932,69 euro.
  • Sasoeta-Zumaburu margotzeko, 52.819,39 euro.

Guztira, lanen kostua 156.017,10 eurokoa izango da.