Zaldi zaletuek lau jardunaldiz gozatu ahalko dute, azaroan eta abenduan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 14a, 14:15

Zaldi lasterketak izango dira azaroan eta abenduan, Hipodromoan.

Dos Hermanaseko Hipodromoko denboraldia bertan behera geratu ostean, Donostiako Hipodromoak ez ohiko udazkeneko denboraldia izango du aurten

Andaluziako hipodromoak aurreikusita zeuzkan hamabi jardunaldiak Madril, Donostia, Manacor (Balear Uharteak) eta Pinedako (Sevilla) hipodromoen artean banatuko dituzte. Madrilgo hipodromoak lau saio hartuko ditu, Manacorrekoak hiru, Pinedak bakarra eta gainerako lauak Donostiako Hipodromoan lehiatuko dira.

Hipodromoak udazkeneko denboraldiko hitzorduak azaroaren 13an, 20an eta 17an eta abenduaren 8an izango direla iragarri du. Oraindik detaile asko zehazteke daudenez, hurrengo asteetan joango da lau jardunaldi horiei buruzko informazioa eskaintzen.