COVID-19

Eskualdean 26 kasu atzeman dituzte asteartean, horietatik lau Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 14a, 13:20

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 13ko datu epidemiologikoak eskaini ditu. Horien arabera, Lasarte-Orian lau kasu detektatu dituzte azken 24 orduetan; hilabetea hasi zenetik, 61. 

Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztietan eman dute kutsatzeen berri asteartean. 26 positibo detektatu dituzte sei herrietan. Grafika honetan jaso ditugu urria hasi zenetik atzora arteko datuak, udalerriz udalerri:

EAEko hiru lurralde historikoetan 410 kutsatze atzeman zituzten atzo, horietatik 186 Gipuzkoan. 7.466 PCR proba egin zituzten Osakidetzako langileek; posotibo eman zuten horietatik %5,5ek. 

263 pertsona ingresatuta daude ospitaleetan koronabirusa dela eta; horietatik 55 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan daude oheratuta. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,15ekoa izan da urriaren 14an. Indize horren balorea 1 baino handiagoa denez, horrek esan nahi du SARS-CoV-2 birusa hedatze fasean dagoela.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak 01: COVID-19 iraunkorra

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 06 Gizartea

Bideo-pilulak 02: txertoaren itxaropena

Iñigo Gonzalez Sarobe 2020 urr 13 Gizartea