Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri guztietan atzeman dituzte kasuak pasa diren lau egunetan: guztira, 74 –egun bakoitzeko, batez beste, 18,5–. Herriz herriko datuak taula honetan jaso ditugu:
Herriz herriko datuak hauek dira:
| Datuak, herriz herri | Urriak 9 | Urriak 10 | Urriak 11 | Urriak 12 | Guztira |
| Andoain | 0 | 9 | 3 | 1 | 13 |
| Astigarraga | 4 | 3 | 3 | 1 | 11 |
| Hernani | 12 | 8 | 2 | 3 | 25 |
| Lasarte-Oria | 3 | 2 | 2 | 7 | 14 |
| Urnieta | 4 | 1 | 1 | 1 | 7 |
| Usurbil | 0 | 2 | 0 | 2 | 4 |
EAEko hiru lurralde historikoetan 529 kasu atzeman dituzte astelehenean, bezperan baino 166 gutxiago. Osakidetzako langileek 6.763 PCR proba egin dituzte, eta horietatik %7,8 izan dira positiboak –bezperan 6.870 proba egin zituzten, horietatik %5,3 positiboak–.
Erkidegoko ospitaleetan 260 pertsona ingresatuta daude, horietatik 52 ZIU Zainketa Intentsiboko Unitateetan. Urriaren 9az geroztik igo egin dira kopuruak: 236 eta 45 ziren, hurrenez hurren.