COVID-19

Kutsatze berrien kopuruak gora egin du Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 11a, 12:40

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako prentsa oharraren arabera, 9.922 PCR proba egin zituzten larunbatean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 564 kutsatu atzeman. Alegia, proben %5,68 positibo izan ziren. Bezperako datuekin alderatuta, egoera antzera mantendu da: 300 bat proba eta 20 baieztatze gutxiago. Lurraldekako banaketari erreparatuta, Gipuzkoan izan da positibo gehien azken 24 orduetan, zehazki, 263; ostiralean baino 20 gehiago. Bizkaian, berriz, 244 dira; Araban, 55; eta bi erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira. Herriz herriko eragina xehatuta agertuko da astearteko txosten epidemiologikoan. Bestalde, ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusak eragindako 16 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 47 gaixo daude ZIUn, ostiralean baino bi gehiago.