COVID-19

Ia 600 positibo berri ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urriaren 10a

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako prentsa oharraren arabera, 10.261 PCR proba egin zituzten ostiralean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 584 kutsatu atzeman. Hau da, proben %5,69 positibo izan ziren. Lurraldeka banatuta, kutsatze berrien kopuruak honakoak dira: 243, Gipuzkoan; 260, Bizkaian; 80, Araban; eta bat EAEtik kanpo bizi den pertsona da. Ospitaleen egoerari dagokionez, koronabirusak eragindako 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 45 gaixo daude ZIUn.