COVID-19 BIRUSA

Beste lau lasarteoriatar kutsatu ditu COVID-19ak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 9a, 12:56

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak argitaratutako azken txosten epidemiologikoaren arabera, atzo, beste lau kutsatze berri izan ziren Lasarte-Orian. Horiek gehituta, urria hasi zenetik 43 positibo atzeman dituzte herrian. 

Beterri-Buruntza eskualdeko gainerako herriei dagokienean, Astigarra eta Usurbilen asteazkeneko egoera bere horretan mantendu da, ez baitute baieztapen berririk izan azken 24 orduetan. Hernanin eta Andoianen, berriz, bina positibo hauteman dituzte, eta bat, Andoainen. 

Euskal Autonomia Erkidegoan 9.502 PCR proba egin zituzten ostegunean eta %4,8 positiboak izan ziren, alegia, 458 kutsatze berri. Lurraldeka banatuta, 191 Gipuzkoan atzeman zituzten; 199, Bizkaian; eta 61, Araban. Gainerako zazpiak erkidegotik kanpo bizi dira. 

Oinarrizko birsorkuntza tasa gaur-gaurkoz 1,04 da. Atzo ospitaleratutako 37 lagunak gehituta, Osakidetzaren sarean  COVID-19ak eragindako 237 gaixo daude, horitako 52, ZIUn. Positibo berriak gehien bat 19 eta 64 urte artekoak dira; zehazki, 118 lagun 19-39 urte artekoak dira, eta 181, 40-64 urte artekoak.