COVID-19

Bi kutsatzeren berri eman dute Lasarte-Orian asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 8a, 16:32

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urriaren 7ko datu epidemiologikoak eskaini ditu. Bi positibo detektatu dituzte gure herrian egun horretan, bezperan baino zortzi gutxiago. Hilabetea hasi zenetik 39 kutsatzeren berri eman dute Lasarte-Orian.

Beterri-Buruntzako gainontzeko udalerri guztietan detektatu dituzte positiboak. Herriz herriko datuak hauek dira:

  • Hernanin, lau kasu
  • Andoainen eta Astigarragan, bina
  • Urnietan eta Usurbilen, bana

EAEko hiru lurraldeetan 454 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, horietatik 192 Gipuzkoan. 10.314 PCR egin dituzte, eta positiboak izan dira %4,4. 

238 pertsona daude ospitaleratuta koronabirusa dela eta –horietatik 29 asteazkenean ingresatu dituzte–, horietatik 48 ZIU zainketa intentsiboko unitateetan. R0 edo birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa igo egin da, eta 1,01ekoa da gaur gaurkoz.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak 01: COVID-19 iraunkorra

Txintxarri Aldizkaria 2020 urr 06 Gizartea