Carbayeda, hirugarrren Araba I. Klasikan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 8a, 14:30
BeƱat Carbayeda, Araba klasikako une batean. Arg.: Buruntzazpi Txirrindularitza eskola

Buruntzazpi eskolako txirrindulariak Araban eta Gipuzkoan lehiatu ziren, urriaren 3an eta 4an. Araba I. Klasikan gainera, podiumera igo zen Beñat Carbayeda juniorra

Beñat Carbayeda gazteak Araba I. Klasikan parte hartu zuen igandean, Maeztun eta hirugarren postuan iritsi zen helmugara.

100 kilometroko ibilbideari, haizeari eta hotzari aurre egin behar izan zioten txirrindulari gazteek. Hain gogorra izan zen proba, 103 txirrindularitik 41 bakarrik iritsi zirela helmugara.

Korrikalariek Birgara Goien, Apiñaniz, Maeztu, Korres, Durruma Kanpezu eta Antoñana ibilbideari hiru itzuli eman behar zizkioten. Lehen itzulikoan egon zen ezustekoa eta lauko batek aurre hartu zuen. Carbayeda herritarra Enekoitz Azparren gipuzkoarra, Igor Arrieta nafarra eta Roberto Alonso salamancarrarekin batera ihesaldi nagusiko laukoan sartu zen.

Azken itzulian, ordea, Azparrenek eta Arrietak erasoa jo zuten Carbayeda eta Alonso atzean utzita. Ondorioz, hirugarren postua lehiatu behar izan zuen herritarrak Alonsoren aurka.

Kadeteak, Zumaian

Eskolako kadeteak, berriz, Zumaiako sarian parte hartu zuten, urriaren 2an. Daniel Fursenko seigarren izan zen pelotoi nagusiko lehen postuetan sartuta. Adur Tapia 26. postuan iritsi zen helmugara eta Eneko Aranguren, 31. postuan.