URRIAREN 17AN

Euskal Jaia sinbolikoki ospatzeko deia

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 14a, 13:21
Euskal Jaian parte hartzen duten zenbait eragilek eta Ttakun KEko Kultura saileko arduradun Xabier Matxainek (erdian) ekitaldia sinbolikoki ospatzera animatzen dituzte herritarrak.

Euskal Jaia ez du ohiko moduan ospatuko Lasarte-Oriak. Parte hartu ohi duten eragileek bilerak egin dituzte, eta hausnartu ostean, erabaki dute ospakizunari buelta bat ematea eta aurtengo ekimena sinbolikoa izatea, COVID-19ak eragindako egoera tarteko. Urriaren 17an, larunbatez, baserritarrez jantzita kalera ateratzera animatzen dituzte herritarrak, eta baita etxeetako balkoiak zein komertzioetako erakusleihoak atontzera.