Eskola Kiroleko 2020-2021 ikasturtea hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 8a, 11:30

Martxotik etenda egon ostean, urriaren 5ean, astelehenan, Lasarte-Oriako Eskola Kirola egitasmoak bere jardunari ekin zion

Segurtasun- eta osasun-neurri guztiak jarraituz, Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoek kirolaz gozatzeko tartea dute, berriro ere. Lehen hiruhilekoan kirol indibidualak eta jokoak egingo dituzte. Egoeraren garapenaren arabera, jarduera moldatuko dela iragarri dute ekimenaren antolatzaileek.