COVID-19

Beste hamar positibo Lasarte-Orian asteartean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 7a, 15:56

Urriaren 6ko datu epidemiologikoen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Lasarte-Orian beste hamar kutsatze atzeman dituzte asteartean. Hilabetea hasi zenetik 37 kasu detektatu dituzte gure herrian.

Beterri-Buruntza eskualdeko gainontzeko udalerrietan ere detektatu dituzte positiboak asteartean, Usurbilen salbu. Herriz herri, hauek dira datuak:

  • Hernanin eta Andoainen, bina
  • Astigarragan eta Urnietan, bana

EAEko hiru lurraldeetan 428 kutsatze atzeman dituzte urriaren 6an. PCR proben %4,27 izan dira positiboak; guztira 10.022 egin dituzte.

238 pertsona ospitaleratuta daude koronabirusa dela eta, horietatik 51 ZIU zainketa intentsiboko unitateetan. R0 edo birusaren birsortze-tasa 0,97koa da gaur gaurkoz.