Asier Pozo Europako txapelketan lehiatu da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko urr. 8a, 09:00
Asier Pozo, Espainiako selekzioko entrenamendu batean. Arg.: E. Pozo

Gaur, urriaren 8a, junior eta 23 urte azpiko pistako Europako txapelketa hasiko da, Fiorenzuola D’Ardan (Italia). Asier Pozo herritarra Espainiako selekzioarekin taldeko jazarpen proban lehiatu da eta zortzigarren postua lortu dute

Gaur goizean pistako Europako txapelketako lehen jardunaldia izango da Fiorenzuola D’Ardako belodromoan. Lehen saioan, taldeko proben sailkapen saioak izan dira eta Asier Pozo herritarrak jazarpen proban parte hartu du Espainiako Selekzioarekin. 

Pozorekin batera Euskadiko selekzioko kide Jaime Romerok, Iker Bonillo valentziarrak eta Marcel Pallares katalanak osatu dute proban parte hartu duen laukoa. Zortzigarren postua eskuratu dute 4'31"110. kronoa egin ostean.

Buruntzazpiko Asier Pozo txirrindularia Valentzian egon da irailaren 30tik urriaren 5a arte txapelketa prestatzen. Egonaldian alderdi teknikoak eta kooordinazioa landu zituzten taldeko jazarpen proban parte hartu duten  txirrindulariekin eta bakarkako probetako kirolarien aukeraketa egin zuten. 

Abenduaren 6tik, Asier Pozo eta selekzioko taldea osatzen duten kirolariek Fiorenzuola D’Ardako pistan saioak egin dituzte txapelketarako guztia prest izateko.

Partehartze honekin, Pozok amaiera bikaina emango dio junior mailako bere ibilbideari. Hilabete batzuk barru 23 azpiko mailan lehiatuko da Lasarte-Oriako gaztea.